XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bukaerako adore-itza

Senideok: kristau elkartearen sakramentua ospatu dugu; eta orrela, Jaunarekin dugun elkargoa berritu; gure aldetik Igokundearen mezua bizitzeko eta otsegiteko baiezkoa eman diogu Kristori.

Jesusen Espiritua izan dezagula lagun erabaki au gure bizitzan egintzara eramaterakoan.

Bedeinkapen nagusia

Bedeinka zaitzatela Jainko aalguztidunak,
Jesus, zuei lekua prestatzera,
zerura igo zen egun onetan.

R/. Amen.

Piztu ondoren,
ikasleei agertu zitzaien Jesukristo Jauna
mundua epaitzera datorrenean,
epaille errukitsu ager dakizuela.

R/. Amen.

Jesukristo Aitaren ondoan jarririk dagoela,
sinisten duzue:
pozik senti dezazuela
zeuekin ere ba dagoela azken egunera arte,
Berak agindu zuenez.

R/. Amen.

Bedeinka zaitzatela Jaungoiko aalguztidunak:
Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak.

R/. Amen.

Kantuei buruzko argibideak

- Sarrera: Apostoluak mendi gaiñean (OLD 426 or.).

Ez dut ez (OLD 425 or .).

- Erantzun salmoa: Jainkoa doa (LMA 3/55 or.).

Jainkoari irrintzi (OLD 77 or.).

- Jaunartzea: Sinisten dut Jauna (GJ 2/96.).